Gazteak Portugaleten

KOKAINA...

    Cocaina
  • Koko, koke, koka, farla, periko, farlopa… horrela esaten zaio kokainari. Kokaren hostotik ateratzen den substantziari prozesu kimiko batzuk egiten zaizkio eta kokaina lortzen da.
  • Normalean, kokaina esnifatu egiten da, baina hainbatek erre ere egiten dute.
  • Droga garestienetako bat da, eta arriskutsunenetakoa ere bai, batez ere paranoia sorrarazteaz ari bagara.
  • Kokaina ebakitzeko, hauek erabiltzen dira:
    • Kodeina
    • Lidokaina
    • Talko hautsa
    • Libragarria
    • Esne hautsa
    • Manitola

KOKAINAK HONAKO ONDORIOAK IZATEN DITU...

  • Sentituko duzu primeran pasatzen duzula, ingurukoek estimuan zaituztela eta interesgarria zarela.
  • Ez nekerik ez minik ez duzu sentituko, ez gorputzean ez eta buruan ere.
  • Askoz gutxiago lotsatuko zara hitz edo dantza egiterakoan. Euforiari esker, noski.
  • Atertu gabe egingo duzu berba, esaten duzuna interesgarria eta zentzuzkoa delakoan.
  • Ausartuko zara hainbat gauza egiten, baina kokarik gabe beldur izango zinateke horrelakoak egiteaz.
  • Sexu grina handitu egingo dizu. Ez ahaztu, ordea, horrelako euforia abaildura bilaka daitekeela segundo batez.
  • Kokaina-hautsa genitaletan jartzen baduzu, behera egingo zaizu sentsibilitatea. Gainera, baliteke oso erekzio-aldi luzea izatea eta hoi mingarria izaten da.
  • Sosik gabe, txakur txikirik gabe geldituko zara. Gomendio bat koka hartu behar baduzu: banku txartela hobe etxean utzi.

KOKAREN ROLLOA...

  • Badaezbada ere, ez kokarik hartu bakarrik zaudenean. Beti ere lagun artean.
  • Gainbehera datorkizunean, edota koka bukatzen zaizunean, ez segi koka hartzen, okerrago sentituko zara-eta.
  • Koka eta alkohola batera hartuta, askoz gehiago harutko duzu bai kokaz bai alkoholaz.
  • Koka hartzea erabaki baduzu, hartu eta gero itxaron apur bat eragina sumatu arte, ez presaz ibili, ez hartu berehala beste dosi bat.
  • Lagun bat txarto baldin badabil edo paranoiak jota badabil koka hartuta, eta zuk ez badakizu zer egin, zoaz laguntzaren bila.
  • Saiatu erruloa, zilindrotxoa, zeuk bakarrik erabiltzen; ez inori utzi eta inork ez dizu ezer kutsatuko.
  • Errespeta ezazu kokarik hartu nahi ez duen laguna.

KOKA MORDOA HARTUTA…

  • Munduko txapelduna sentituko zara, indartsuagoa, ederragoa, buru azkarrena. Horrelako handitasun-eldarnioa duzula, nekez eskatuko duzu laguntza, nekez utziko diozu inori zaintzen.
  • Agian ez zara zeure zainen jabe izango eta oneratu ezinik ibiliko zara.
  • Bihotza taupada beroaz jarriko zaizu, bularretik irten beharrean.
  • Hitz egiterakoan urduri jarriko zara eta zeuk ere ez duzu jakingo zer diozun.
  • Baliteke begitazioak, haluzinazioak eta paranoia aldiak izatea.
  • Oso pasata ote zabiltzan jakin nahi baduzu, adi ingurukoen aurpegiei.
  • Hondamendi erabatekoa.
  • Denbora luzean hartuz gero, buru gaitzen bat izango duzu, ziur. Arazo fisikoak ere izango dituzu.
  • Baliteke konbultsioal eta sexu inpotentzia edukitzea.
  • Laguntza eskatu: kokazaleei izugarri kostatzen zaie laguntza eskatzea.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional