Gazteak Portugaleten

ADISKIDEAK

Ez bilatu akatsik gabeko adiskiderik, adiskiderik gabe geldituko baitzara, betiko. Ez bilatu akatsik adiskideengan, apurka-apurka bakarrik geldituko baitzara(Alfonso Milagro).
  • Lagun-taldea aukeratu egiten dugu, eta hark gu aukeratzen gaitu, guztion gauza berberak partekatzeko. Gustu, interes eta iritziez gain, kezkak eta susmo txarrak ere partekatzeko gunea da lagunartea.
  • Koadrila-mota asko dago, bakoitzak bere ezaugarri bereziak dituelarik (jantziak, musika-mota...), baina, egia esan, adiskideen nortasuna dela-eta dauzkagu harremanak haiekin, ez janzkera dela eta. Horrela, bada, hasiera batean gurekin lotura handirik ez duten pertsonak ezagutzeko aukera ere edukiko dugu.
  • colegas y amigos
  • Gaztaroan koadrila guztiz baliagarria zaigu, berezia da; koadrilakoekin ditugun harremanak ezberdinak dira.
  • Ez da gauza bera adiskide mina edo lagun hutsa izatea; normalean, lagun gehiago ditugu, adiskide minak baino. Adiskideekin ezberdina da dena: konpromiso handiagoa eta denbora luzeagoa eskatzen digute, eta guk haiei ere bai; eta elkarrenganako begirunea eta estimazioa ere badaude tartean.
  • Norberaren nolakotasunak estimatu behar ditugu. Egoera larri batean laguntza handia eman diezaguke adiskide batek. Horrelako harremanek iraun dezaten, denbora eta ahaleginak behar dira.
  • Konturatu gabe bada ere, denok betetzen dugu geure papera koadrilan; koadrila guztietan daude xelebrea, azkar ustekoa, borrokazalea, isil-isila, kontakatilua... Hala ere, beti ez dugu bete nahi egokitu zaigun papera eta, horrexegatik, hobe dugu paper hori betiko ez izatea, sailka ez gaitzaten.
  • Ez da ezinbestekoa lagun-talde edo koadrila bakar batean egotea. Zure taldeak gustuko duzun zerbait egin nahi ez badu, beste koadrila batekin egin dezakezu, horrek inolako arazorik sortu gabe.
  • Zure bikotekideari guztiz lotuta egon arren, ez ahaztu adiskideak, eman astia haiekin ere bai.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional