Gazteak Portugaleten

KONPULTSIOZ EROSI

Chica cargada con la compra
  • Erosketak egitea ez da berez inolako jokaera arriskutsua.
  • Hauxe da esaldi tipikoa: “Lur jota nago. Zeozer erosi behar dut.” Beharrezko zerbait erosiz gero, baliteke une jakin batean horrela autoestimuak gora egitea.
  • Emakumeek askoz sarriago erosten dute konpultsioz, gizonezkoek baino. Dena den, gizonezkoak ere jo ohi ditu mendetasun horrek.
  • Eta gazteak sarriago jo ohi ditu, zaharrak baino, gazteengana zuzendu ohi delako kontsumorako presioa.
  • Publizitateak zerikusi handia du horretaz: etengabe gonbidatzen gaitu erostera; publizitateko munduan zoriona erositakoaren mende dago.

HONAKO SINTOMAK EDUKIZ GERO, BALITEKE MENDETASUNAK JOTA IBILTZEA

  • Erosi behar duzu ezinbestez eta behar hori ezin duzu ez menderatu, ez eta kontrolatu ere.
  • Neurririk gabe erosten duzu. Sekula ez dakizu zenbat gastatu duzun, ez eta gastatzeko zenbat duzun ere.
  • Ezin duzu kontrolatu erostera bultzatzen zaituen hori, garbi jakin arren erositakoaren beharrik ez duzula.
  • Uste duzu erosi behar duzuna ezinbestekoa zaizula, baina gero sekula ez duzu janzten, ez eta erabiltzen ere.
  • Horrek guztiak damua, lotsa, antsietatea eta suminkortasuna dakarzkizu.
  • Erosten duzun gehiena aurreikusi gabekoa da, inola ere ez aurreikusitakoa, ez eta beharrezkoa ere.
  • Horrelako jokaerak diru edota familia arazo larriak sortzen dizkizu.
  • Gauzak merkeak direlako erosten dituzu, zertan erabili behar dituzun jakin gabe.

EROSTERA IRTEN BAINO LEHEN ADITU BEHARREKO HAINBAT AHOLKU

  • Ordain ezazu diruz, ez txartelaz.
  • Ez pentsa erosteak lasaituko zaituenik: berehala joango zaizu lasaitasuna eta berriro etorriko da antsietatea, ziur.
  • Idatzi zerrenda batean erosi behar duzun eta benetan behar duzun guztia. Ez erosi zerrenda horretatik kanpoko ezer. Ezinbestekoa ez zaizu ahaztuko idaztea, ziur.
  • Apunta itzazu eguneroko gastu guztiak.
  • Zerbait erosteko gogoa datorkizunean, zalantza egiten baduzu ezinbestekoa zaizun edo ez, irten zaitez dendatik edo merkataritza-gunetik eta pentsa ezazu benetan behar duzun ala ez. Baietz erabakitzekotan, utzi, dena den, beste egun baterako.
  • Erostera baldin bazoaz ezer jakinik erosteko asmorik gabe, itzul zaitez esku hutsik etxera eta egin gogoeta: nola sentitzen zara?
  • Pentsa ezazu ondo: gastatu behar duzun diruarekin besterik egin al dezakezu?, benetan behar edo nahi duzun zerbait, esaterako? Ikuspegi kritikoa hartu publizitatea dela eta.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional