Gazteak Portugaleten

BURUTIK EGINDA SEXUAZ

Revista y películas eróticas
  • Gaur egun hipersexualitate kontzeptua erabiltzen dugu, edo sexu-mendekotasuna. Lehen esaten zen emakumeak ninfomaniak jota zebiltzala eta satiriasiak jota, berriz, gizonezkoak.
  • Hona hemen definizioa: sexu-behar kontrolaezina da, ‘sexu’ berbak hauxe guztia hartzen duelarik: sexu-harremanak, masturbazioa, pornografia, telefono erotikoak… Gaixoak, behin plazera lortuta, errua, ezinegona, lotsa, mina sentitzen du eta gorrotoa dio bere buruari.
  • Horrelako joera konpultsibotzat jotzen da, kalte egiten dienean bizimoduko beste alderdiei eta, esaterako, ondorio kaltegarri hauek dakartzanean: adiskideak galdu, arazoak lanean, errendimendu egokirik ez, interesik ere ez sexua tartean ez dagoenean, etsipena...
  • Eta sexurik gabe, abstinentziaren sintomak agertuko dira: suminkortasuna, antsietatea, goragaleak, insomnioa, dardarak eta buruko mina.
  • Gehiegi masturbatzea edo film porno asko ikustea, berriz, ez dira sexu-mendekotasunaren sintomak. Mendekotasunak ez dauka batere zerikusirik sexuan sarri aritzearekin, baizik eta, bere burua kontrolatu ezinean, gaixoak duen ezinegon psikologikoarekin.
  • Adituek diotenez, sexu-adikzioa ez da gaixotasuna, beste hainbat arazo psikologikorekin (bakardadea, depresioa, antsietatea, estresa…) zerikusia duen sintoma baizik.
  • Hala gizonak nola emakumeak jotzen ditu, edozein adin eta gizarte mailatakoak. Gaixo gehienak, dena den, gizonezkoak dira, gizarteak askatasun handiagoa ematen dielako eta moraltasunak traba gutxiago jartzen dielako.
  • Oso adikzio ezezaguna da. Eta ez da, halaber, batere ikusgarria, jotakoek ezkutatu egiten digutelako, batik bat ingurukooi.
  • Tratamenduaz konpon daiteke, baldin eta gaixoak arazoa duela aitortzen badu behintzat.

HONA HEMEN SEXU-ADIKZIOAREN SINTOMAK

  • Sexu-grina zu baino indartsuagoa da.
  • Sexu-beharrak bultzatuta, zure bizimodu “normaletik” kanpoko zertzeladetan kausitu zara: lagun, toki eta egoera “ezohikoez” ari gara.
  • Sexuan aritu ostean, lagunarengandik aldendu nahi izaten duzu, damuak, lotsak eta erruak jota.
  • Horrelako jokaerak ondorio kaltegarriak dakarzkizu lantegian, adiskideen artean, familiartean…
  • Ondorio kaltegarri horiek bost axola zaizkizu, ordea, grina askatu arte, behintzat.
  • Beti pentsatzen duzu azken aldiz egin duzula eta hurrengo batean kontrolpean eduki ahal izango duzula. Ezin duzu, ordea.
  • Sexu-beharra dela-eta, nekez eusten diozu bikote-harreman bati.
  • Bizimodu bikoitza duzu, gezurra esan behar izaten duzulako zeure sexu-bizimoduaz.
  • Kontrolik gabe sentitzen zara. Horrela segituz gero, ondorio larriak pairatuko dituzula uste duzu.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional