
| S.T.G. | SINTOMAK | TRATAMENDUAK |
|---|---|---|
| KLAMIDIA | Emakumeengan, bat ere ez.Gizonengan, sumina gernu egitean eta jario horiska. | Antibiotikoak.Tratatu ezean, antzutasuna sor dezake. |
| PUBISEKO ZORRIAK* | Oso azkura handia. | Lozio eta jaboi berezi batzuk. |
| HERPESA | Hantura edota zauriak genitaletan; erremina gernu egitean. | Pastillek eta pomadek arintzen dituzte sintomak. |
| KONDILOMA | Garatxo hanpatuak genitaletan. | Prestakin berezi batzuk, kirurgia, laserra. |
| GONORREA | Erremina gernu egitean, jario horiska, sukarra. | Antibiotikoak. Tratatu ezean, antzutasuna sor dezake. |
| MOLLUSCUM CONTAGIOSUM* | Garatxo txikiak ipurdi aldean edota genitaletan. | Garatxoak ken daitezke. |
| HANTURA PELBIKOA (EMAKUMEENGAN SOILIK)* | Mina genitaletan edota pelbisean. Hainbatetan, baginako jario kirastuna. | Antibiotikoak. |
| SARNA* | Orban txiki gorriak lerroan, azkura edo narriadura handia. | Lozio bat, medikuak errezeta emanda. |
| SÍFILISA | Lehen aldi batean, zauria azalean minik gabea; bigarrenean, orbanal azalean eta gripearen sintomak; hirugarrenean, gorputzeko organo guztiak jota. | Penizilina (antibiotikoak). Garaiz tratatuz gero, sendabide erreza du; tratatu ezean, berriz, itxumena, kardiopatiak eta garuneko lesioak sor ditzake. Hilgarria ere izan daiteke. |
| INFEKZIOAK BAGINAN* | Baginako jario kolore arraroetakoa. Erremina gernu egitean. | Antibiotikoak. |
| ONDDOAK* | Baginako jario pikortsua, garatxo gorriak zakil-mokoan, ezkatadura azalean. | Baginako obuluak eta krema bereziak. |
| B HEPATITISA | Azal horiska, urdaileko mina, zorabioa, okadak, jario horiska. | Pastillek eta injekzioek sintomak arintzen dituzte. |
* Ez da beti sexu bidez transmititzen. Sexu harremanik izan gabe ere jo dezake.
Gerka daiteke baten batek gaixotasun horietako bat izatea eta horren sintomarik ez nabaritzea. Emakumeek batez ere ez dute sintomarik izaten. Horregatik, oso inportantea da urtean behin ginekologoarenera joatea miaketa egin diezazuen.
© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA