Gazteak Portugaleten

GHB

    GHB
  • X likidoa, E likidoa, biberoia, urre edangarria... Estasi likidoa ere esaten zaio, nahiz eta estasiarekin zerikusirik ez duen: GHB depresorea da eta bestea, berriz, estimulagarria.
  • Aspaldian kirurgian anestesiagarri modura erabiltzen bazuten ere, utzi egin zioten, haren ondorio kaltegarriak zirela kausa.
  • Gorputzaren zeluletan dugu GHB, giltzurrunetan, bihotzean, muskuluetan… Osagarri inportantea da, neurotransmisorearena egiten baitu nerbio-sistema zentralean.
  • GHBk likido garden baten itxura du; beste hainbatetan, aldiz, hautsezko pilulak dira, uraz hartu beharrekoak.
  • Kristalezko ontzietan saltzen da eta, edan baino lehen, tapoian botatzen da, dosia neurtzeko. Kontu handiz ibili behar dugu hartzean, kontzentrazioa oso bestelakoa baita ontzi batzuetan eta besteetan.
  • Ez usainik ezta zaporerik ere ez duenez gero, abusuetan erabili omen da.
  • GHBren ondorioak hartu eta 5 edo 10 minutura sumatzen dira eta 30 minututik 3 ordura iraun dezakete.

NOLA IBILIKO ZARA GHB HARTUTA?

  • Poz-pozik sentituko zara, inhibizio, lotsarik gabe.
  • Gustorago ibiliko zara gizartean, lagunartean.
  • Azala sentikorrago edukiko duzu.
  • Logure ibiliko zara.
  • Goragalea edukiko duzu eta botaka egingo.
  • Konortea galtzea ere gerta dakizuke.

AFRODISIAKOA AL DA GHB?

  • Nolabaiteko plazera eman diezazuke, eta sexu grina areagotu.
  • Mutila bazara, tentetze arin eta iraunkorra eman diezazuke, eta orgasmoa atzeratu.
  • Baliteke, GHB hartuta, konfiantza handiagoz jardutea sexu harremanetan. Horregatik ibili behar duzu kontu handiz baten batekin oheratzen bazara: pentsa ezazu agian GHB hartu gabe ez zinatekeela lagun horrekin oheratuko.
  • Eta, gerta ala gerta, ERABIL EZAZU BETI KONDOIA.

GHB GEHIEGI HARTUZ GERO, BALITEKE…

  • Oso neke eta oso logure ibiltzea.
  • Gorputzaren mugimendurik ez kontrolatzea.
  • Buruko mina edukitzea.
  • Burua nahastea.
  • Oroimenak huts egitea.
  • Bihotza eta arnasa gelditzea edo koman sartzea; horrek egun osoan iraun dezake edo atzeraezina izan daiteke.

HAINBAT GOMENDIO

  • GHBren ondorioak aldagarriak dira lagun batetik bestera, gorputzaren pisuaren edota sexuaren arabera, emakumeengan gogorragoak izaten baitira ondorioak. Urdaila beteta edo hutsik edukitzeak ere garrantzia dauka, eta aldarteak ere bai.
  • KONTUZ IBILI! Dosi ustez seguru baten eta dosi hilgarri baten arteko aldea nimiñoa da; erraz joan daiteke bat egoera batetik bestera.
  • GHB beste droga mota batzuekin nahastuz gero, ustegabea gerta dakizuke, batez ere alkoholaz nahastuta.NAHASTEA HILGARRIA DA!!!
  • GHB hartu baduzu, ez autorik gidatu.
  • Ingurukoek jakin behar dute GHB hartu duzula, laguntza emango baitizute horrela, behar izanez gero.
  • Bihotzaz edo arnas aparatuaz gaixo dabiltzanek eta epilepsia daukatenek ez dute GHBrik hartu behar.
  • Zure lagun bat, GHB hartuta, konorterik gabe gelditzen bada eta espasmo edo konbultsiorik baldin badauka, deitu berehala Larrialdietarako Zerbitzuetara: 112.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional