SOSAK JOKATU (joko konpultsiboa)
- Bingoak, kasinoak, makina txanponjaleak, loteriak, apustuak... Horiek guztiek, eta beste askok ere bai, joko konpultsiboa dakarkigute gogora, neurriz gabeko jokoa, alegia.
- Bingo, kasino eta horrelakoetan sekula ez zara aberastuko; ez lirateke negozio izango, bestela.
- Jokoaren mende jausiko gara, horretarako gorde ez dugun dirua neurriz gora eta kontrolik gabe xahutzen dugunean, berreskuratzeko posibilitaterik gabe eta horrek ekarriko dizkigun ondorio txarrak ezagututa ere.
- Denbora aurrera joan ahala, gero eta asti, indar eta diru-kopuru handiagoa emango dugu jokoan.
- Jokoaren menpean gaude, eguneroko bizitzari aurre egiteko unean.
- Jokoa dela-eta pilatutako zorrengatik diru-arazoak edukiko ditugu eta dirutza irabazteko ameskeriak egin ere bai. Kontrolik ezak eta gastuak arazo larriak sortuko dizkigute bai ekonomian, bai familia eta lagunengan.
- Joko konpultsiboak, besteak beste, honako hauek sortu ohi ditu: estres handia, antsietatea, frustrazioa, porrota eta traizioa.
- Joko-adikzioa izan ohi da suizidio-ahalegin gehienen kausa.
Joko-adikzioa izango duzu, honako hauek sarritan gertatzen bazaizkizu
- Jokoak plazer berezi eta bizia eragiten dizu, beti martxan jarriko bazintu bezala.
- Jokoak adiskide edo familiarekiko harremanak oztopatzen dizkizu.
- Jokatu ondoren damu zaizu eta errudun edo haserre sentitzen zara.
- Familia edo lagunei, zure bizitzan jokoa zein garrantzitsua den ezkutatzeko, gezurra esaten diezu; apustu edota jokoen ordainagiriak eta mezu elektronikoak ezkutatu eta laneko zein beste helbide elektronikoren batera desbideratzen dituzu.
- Gero eta diru gehiago eta gero eta sarriago egiten duzu apustu.
- Galdu eta berehala itzultzen zara jokatzera berriro, galdutakoa berreskuratuko duzulakoan.
- Jokatzeko edo jokoaren zorrak kitatzeko mailegua eskatu duzu.
- Pentsatuta zeneukan baino denbora gehiago ematen duzu jokoan.
- Arazoetatik ihes egiteko edo urduritasuna, depresioa edo asperkeria arintzeko jokatzen duzu.
- Jokoaren eraginez nekez lo egiten duzu.
- Dirutza galdu arren edo azken txanpona galdu arte segitzen duzu jokoan.
- Jokoa dela eta, ez dituzu eginbeharrak betetzen.
- Lagunak txunditzeko jokatzen duzu; irabazitakoaz harro hitz egiten duzu, galdutakoa aipatu barik, noski.
- Beste zerbaitetarako zen dirua erabiltzen duzu jokatzeko; zeure soldata edo familiaren diru guztia xahutu duzu.
- Jokoa dela eta, deprimituta edo kezkatuta zaude; irabaztean aldartearen aldaketa zakarrak dituzu, eta are okerragoak galtzean.
- Joko-adikzioak, dirua tartean, zerikusi handia dauka drogazaletasunarekin.
JOKO-ADIKZIOA DAUKAZULA USTE BADUZU, ESKATU LAGUNTZA PROFESIONAL BATI.