Gazteak Portugaleten

MASTURBAZIOA

ZER DA?

Chico y chica estudiando
  • Nork bere buruarekin, bere gorputzarekin, plazera lortzea, gehienetan buruan norbait (benetakoa edo birtuala) duelarik, amets egiten, desiratzen eta kilikatzen.
  • “Sexuan jardutea da gehien maite duzun lagunarekin” (Woody Allen).
  • Masturbazioa ez da ez ona ez txarra; bizipen subjektiboa da, baina gehienetan atsegina, gozagarria. Aukera ematen dizu zeure gorputza ezagutzeko, zer gustatzen zaizun eta nola jakiteko.
  • Masturbatzeko arrazoi asko dago: lagundu egiten digu geure gorputza ezagutzen, esperimentatzen (esperientziak bizi eta esperimentuetan aritu), lasaitzen, lo goxoa egiten; entretenigarri ere ematen digu, haserrea eta hilekoaren mina kendu, fantasiaz betetzen digu burua...
  • Mutilek kanpaia jotzen dute eta neskek, berriz, hatzak darabiltzate. Mutilek, zakila estimulatzeko, eltzagorrari bezala eragiten diote. Neskek klitoria ukitzen dute, zirkulu edo pendulu mugimenduak eginez.
  • Masturbatzen ez diren mutilak ez dira friki hutsak; eta masturbatzen diren neskak ez dira urdanga hutsak.
  • Hamasei urteko mutikoen % 97 masturbatzen dira gehiago edo gutxiago eta eutsi egingo diote masturbatzeari beren bizialdi guztian; urteak igaro ahala, agian, gero eta gutxiago egingo dute. Hamasei urteko neskei bagagozkiela, berriz, esan behar dugu % 30 bakarrik masturbatu direla inoiz. Asko geroago hasten dira masturbatzen eta beren bizialdi guztian emakumeen % 65ek bakarrik egiten dute bere buruarekin.
  • Ez ahaztu elkar masturbatzea ere badagoela: lehen, gero eta “horren” bitartean, horren ordez, horrekin batera...

ZUK NI ETA NIK ZU

Hainbat iradokizun laguna masturbatzeko. Aurki ezazue batera zer eta nola gustatzen zaizuen.

Gizon gorputza helburu (joystick zaleentzat):

  • Ez eraman mailua zuzen-zuzen iltzera. Ez montatu kanpaidenda edonon. Segi paseatzen haren gorputzean.
  • Aurkitu gorputz jarrera erosoa biontzat.
  • Bermatu labain dagoela une oro, minik ez ematearren. Labain jartzeko, listua erabil dezakezu.
  • Inportanteak dira erritmoa (eskumuturraren abiada), presioa (eskuaren indarra) eta sakonera (prepuzioa mugitzen den tartea).
  • Interesatuak ere lagundu, zuzendu eta irakatsi dezake, eskuz edo keinuz. Hartu haren eskua eta jar ezazu zeurearen gainean, gidari moduan.
  • PRAKTIKAREN PRAKTIKAZ HOBETZEN DA TEKNIKA.
  • Gizonaren kitzikatzea azkarragoa da; orgasmoa, aldiz, laburragoa.

Eme gorputza helburu (klitoria maneiatzeko karneta beharrezkoa):

  • Ez eraman mailua zuzen-zuzen iltzera. Melodia eta akonpainamendua, biak dira garrantzizko. Segi paseatzen haren gorputzean.
  • Baginara iritsita, neska kitzikaturik ez badago, hanka sartu duzu guztiz. Eta hanka sartuta, ez sartu zakilik. Jokatu lasai, pazientziaz, antsietaterik gabe. Lortu ezean, disimulatu, lasai itxura egin.
  • Neskak kitzikatzeko gomendio pare bat: a) martxa laburra eta motorea erreboluzionatu gabe; b) saiatu asko eta despistatu piloa.
  • Neska gehienak samurrak, begiruneak, erromantizismoak kitzikatzen dituzte: ausart izan zaitez horrelako perbertsioekin.
  • Aurkitu gorputz jarrera erosoa biontzat.
  • Eme genitalak barru-barruan daude; lehor ukitzeak min egin diezaioke. Labain jartzeko, listua erabil dezakezu.
  • Hatzak leun mugitu.
  • Klitoria zakil txiki baten modukoa da. Kitzikatuz gero, gogortu egiten da. Klitoriaren inguruan dauka eme gorputzak sentiberatasun handiena. Gogoratu aurreko gomendioak.
  • Leun, labain, erritmo eta presioa: horra hor inportanteena.
  • Utzi interesatuari laguntzen: ahoz eta keinuz eman diezazkizuke argibideak, zuzenbideak, irakasbideak.
  • PRAKTIKAREN PRAKTIKAZ HOBETZEN DA TEKNIKA.
  • Emakumearen kitzikatzea geldoagoa da; orgasmoak, aldiz, bat baino gehiago izan daitezke.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional