Gazteak Portugaleten

PERRETXIKO HALUZINOGENOAK

    Mongis
  • Perretxikoak basoko onddoak dira.
  • Haluzinogenoak dira.
  • Bai fresko bai egosita edo iraikinik har daitezke; infusio moduan, tea balira bezala, ere bai.
  • Ez dute batere gustu onik.
  • Basoan topa daitezke erraz.
  • Kontsumitzea edo ez erabaki aurretik, informa zaitez eta jakin ezazu zenbat perretxiko mota dauden: jateko modukoak, pozoitsuak, haluzinogenoak… Horrela, ekidin egingo dituzu arazo larri eta konpongaitz asko.

ZER GERTATUKO ZAIZU PERRETXIKOAK HARTUTA?

  • Barre algaraz hasiko zara edozerengatik. Dena izango da barregarri eta dibertigarri.
  • Beste galaxia batean ibiliko zara, ingurukoengandik aparte.
  • Haluzinatu egingo zara. Koloreek, soinuek liluratuko zaituzte. Objektuak milaka modu desberdinez antzemango dituzu.
  • Ez duzu jakingo zein ordutan, zein egunetan, ez eta non bizi zaren.

ERAGINA, PERRETXIKOA HARTU ETA ORDU ERDIRA HASI OHI DA SUMATZEN. ESPERIENTZIA OSOA 6 ORDUKOA IZAN DAITEKE, BAINA…

  • Kontsumitzailearen eta perretxikoen indarraren araberakoa izaten da.
  • Eraginaren lehenengo seinaleak perretxikoak jan eta ordu erdira agertu ohi dira.
  • Baten batzuek, hala ere, ez dute ezer nabaritzen eta perretxiko gehiago hartzen dituzte. Horrek intoxikazioa sor dezake.
  • Lur jota, triste edo larri ibiliz gero, oso litekeena da bidaialdi eskasa egitea.

PERRETXIKOEK GIRO TXARRIK EMAN EZ DIEZAZUTEN:

  • Jan itzazu lagunartean zaudela, adiskideekin batera, gustura zauden leku batean. Segurta ezazu, zer edo zer gertatuz gero, gertu izango duzula laguntza.
  • Ez perretxikorik hartu, aldiz, ezezagunekin batera bazaude edo konfidantzarik gabeko giro batean.
  • Duda eginez gero, ez hartu perretxikorik. Paranoia sor diezazukete edo buru-arazoak.
  • Ez dago jakiterik zer-nolako eragina egingo duten, onak diren edo ez hain onak. Perretxiko guztiak ez dira berdin kontsumitzen: bakoitzak bere peintzipio aktiboaren kopurua du.
  • Eragina hasiz gero, geldiarazterik ez dago.
  • Har itzazu pozik edo alai zaudenean, bestela baliteke-eta ikarak jota ibiltzea. Lasai ibili, bada, eta ez drogarik hartu arazoak ahazteko, min egingo dizute-eta.

GOMENDIOREN BAT

  • Saiatu ez nahasten beste droga mota batzuekin. Gau batean perretxikoak bakarrik.
  • Esperientzia ona ez bazaizu izan, hobe berriro saiatzen ez bazara.
  • Jakin ezazu zer kontsumitzen duzun. Egin zaitez aditu: galdetu, irakurri, ikertu. Ez hartu ezezagun batek ematen badizkizu. Kontuz ibili zer jaten duzun, perretxiko batuek dosi hilgarriak dituzte-eta.
  • Perretxikoak pozoitsuak direlako susmoa baldin baduzu, esperientzia okerra izango duzu ziur. Har itzazu beldurrik gabe. Bestela, ez hartu.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional