Gazteak Portugaleten

SALVIA DIVINORUM…

    Salvia
  • Ska pastora, pastora, ska maria, maria belarra, jainkoen belarra…
  • Latinezko izenak (salvia divinorum) “aztien salbia” esan nahi du.
  • Mendaren familiako landarea da.
  • Oaxacako (Mexiko) indiar mazatekarrek erabiltzen zuten beren erritoetan, sendagarri eta lagungarri moduan azti-lanetan.
  • Meditazio sakona egiteko belarra da; EZ DA, BERAZ, PARRANDAN IBILTZEKO DROGA.
  • Hostoak mastekatu egiten dira edo, tabakoa bezala, erre.

HAUEXEK DIRA SALBIAREN ONDORIOAK

  • Denbora eta tokia distortsionatu egiten ditu.
  • Ikusmena ere distortsionatzen du eta sentsazio arraroak sorrarazten ditu gorputz osoan. Agian, salbia hartuta, ezin izango zara zutitu, ez eta ibili ere.
  • Irudituko zaizu gorputza luzatu edota bihurritu egiten zaizula.
  • Kontrolik gabeko barre egitea ere gerta dakizuke.
  • Agian uste izango duzu iraganean egon zaren leku batean zaudela. Edo aldi berean bi tokitan zaudela.
  • Sentituko duzu gauza bat zarela, edo landarea.
  • Izaki ezezagunekin egingo duzu topo eta beste dimentsio batzuetara bidaiatuko zara.

HALA ETA GUZTIZ, SALBIA HARTZEA ERABAKI BADUZU,…

  • Har ezazu leku lasai eta ilun batean. Taberna edo diskoteka batean hobe ez hartzea.
  • Ondorioak nabaritzen hasten zarenean, bermatu burua eroso eta itxi begiak.
  • Agian gogoa izango duzu begiak zabaldu eta mugitzeko. Hobe ez egitea, ordea, eta geldi egon, isilik edo musika lasaia entzuten.
  • Komeni zaizu, gainera, alboan ezer hartu ez duen adiskideren bat edukitzea. Laguntza beharko duzu apika.

ZURE LAGUNEN BATEK BIDAIALDI ESKASA EGITEN BADU, ...

  • Piztu argi guztiak.
  • Lasaitu laguna.
  • Ez hitzik egin: ezin du zurekin komunikatu.
  • Gaindosia hartuta, konortea galduko du eta gorputzaren kontrola ere bai. Begiak zuri edukiko ditu eta mugitu, ibili nahi izango du. Horrek 20 bat minutu iraungo du.
  • Denbora luzeagoan iraunez gero edo bestelako ondorioak agertzen baditu, deitu 112 telefonora.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional