Gazteak Portugaleten

TELEBISTA SOFAN ETZANA GOXO-GOXO

Chico enganchado a la television
  • Telebistatik erraz eta samur iristen zaigu informazioa.
  • Telebistaren berezitasuna forma da, ez edukia.
  • Asti librea betetzeko modua da telebista.
  • Ikasbidea izan daiteke, eta entretenigarria ere bai.
  • Denok behar izaten dugu, noiz edo noiz, ihesbideren bat eta telebista ondo datorkigu horretarako.
  • Onuragarria da, beraz, neurriz ikusiz gero.
  • Irakurtzeak baino gutxiago eragiten dio buruari.
  • Atentzioaren atxikipena sortzen du; hots, telebista ikusten dugula, geldo dabilkigu informazio konplexua prozesatzen duen burmuinaren atala.
  • Telebistak somnifero eta lasaigarri gisara ere funtzionatzen du; logurea ematen du.

KEZKATZEN HASI BEHARKO ZARA, ORDEA, HAUEXEK GERTATZEN BAZAIZKIZU

  • Gainerakoek baino gehiago ikusten duzu telebista (Espainian bataz beste egunean 4 ordutan ikusten du biztanle bakoitzak), denbora luzea ematen duzu telebista aurrean, konturatu gabe.
  • Telebista ikusi beharra sumatzen duzu barnean eta, saiatuta ere, ezin diozu denbora laburragorik eskaini. Etengabe duzu telebista piztuta.
  • Ez dituzu saioak hautazen, edozer ikusten duzu, zapping piloa egiten duzu, inon gelditu barik. Sekula ez duzu saio edo film osorik ikusten edo kate bat baino gehiago ikusten duzu aldi berean.
  • Telebista lasaigarri moduan erabiltzen duzu, eta ez entretenigarri moduan.
  • Telebista ikusten duzunean, lasaiago sentitzen zara. Geroago, ordea, lehen baino okerrago sentitzen zara.
  • Telebista behar duzu ezinbestez bazkaltzean, afaltzean, ohean zaudela... Eta ez diezu kasurik egiten ingurukoei.
  • Ez zaude pozik, ez eta eroso ere, telebista hainbeste ikusita.
  • Zenbat eta ordu gehiago eman telebista aurrean, hainbat eta poz txikiagoa duzu horregatik.

NOLA EKIDIN?

  • Aukera itzazu telebista-programak zeure adinaren arabera.
  • Apunta itzazu zenbat ordu eman dituzun telebista aurrean eta noiztik noiz arte.
  • Ezar ezazu ordu kopuru mugatu bat, telebista astebetean ikusteko. Apunta ezazu eguneroko ordu-kopurua eta bete ezazu ezarritako muga.
  • Presta itzazu bestelako plan batzuk familia edo adiskideekin egiteko: paseoan ibili, kirola, irakurri, zinera, kontzertuetara joan…
  • Idatz itzazu zerrenda batean etxean egiten dituzun gauza dibertigarriak. Jar ezazu zerrenda leku ikusgarri batean eta begirada bota telebista piztu baino lehen.
  • Ez eduki telebista bana etxeko gela guztietan, inolako lehiaketan ez zaude eta.
  • Saia zaitez telebista ikusten baten batekin zaudela.
  • Erreserba itzazu une jakin batzuk besteekin hitz egiteko eta eguneroko kontuak kontatzeko, telebistarik gabe, noski.

© PORTUGALETEKO UDALA • DROGAMENPEKOTASUNA SAILA • LEGE OHARRA

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional